- Editorial:
- EREIN ARGITALETXEA
- Año de edición:
- 2026
- ISBN:
- 978-84-1093-103-9
- Páginas:
- 128
- Encuadernación:
- Rústica
- Colección:
- SAIOPAPERAK
ITZALA. GAIXOTASUN BATEN KRONIKA
ZUGASTI MUÑOA, MAIXA
«Gaixotasunaren hizkuntza latza da; mundua txikitu nahi du; itxia da. Harresi hori apurtu nahian ibili naiz azken urteotan».
Erronka handia izan da idazlearentzat hogeita hiru urtean bizi izandako gaixotasunaren gainean idaztea, biluztea. Ahalegin horren emaitza da egunerokoa eta saiakera uztartzen dituen liburu hau.
Gaixotasunak, osasuna kentzen duen neurrian, dolua dakar berekin. Garai gogorrak, ordea, idazlearengan argi-ilunak piztu ditu, bizitzaren aurkia eta ifrentzua. Alde batean, oinazea, nekea edo hitzak ezkutatzen dituen gandu ikaragarria daude; baina bestean, argi-iturri diren filosofia edo artea, eta azken honetan, bereziki, literatura.