UTOPIAREN BELAUNALDIA

UTOPIAREN BELAUNALDIA

,   MONTSE GINESTA I CLAVELL 

22,00 €
BEZa barne
En stock
Editorial:
EREIN ARGITALETXEA
Año de edición:
2026
ISBN:
978-84-1093-010-0
Páginas:
560
Encuadernación:
Rústica
Colección:
LITERATURA UNIBERTSALA
22,00 €
BEZa barne
En stock
Añadir a favoritos

Utopiaren belaunaldia Angolaren independentziaren atarian eta ondorengo urteetan hezitako belaunaldi baten ibilbide intimo eta kolektiboa da. Pepetelak Lisboako Ikasleen Etxetik ekialdeko fronteko gerrillara, eta handik gerra zibilaren nahasmenera eta utopiaren hondarretara daramatza bere pertsonaiak –Sara, Aníbal Jakintsu, Malongo eta Vítor Mundial–, eta haien bizitzak beren artean eta beste pertsonaia batzuekin gurutzatzen ditu, herrialde oso baten historia zatikatuaren ispilu gisa. Lau garai nagusitan egituratutako eleberriak idealismoaren sorrera, borrokaren gogortasuna eta askatasunak ekarritako kontraesanak erakusten ditu, itxaropenaren eta porrotaren arteko tentsio etengabean.

Gogoeta politikoa eta literatur kontakizuna maisuki uztartzen dituen eleberria da hau, epikarik gabe baina sakontasun handiz idatzia. Pepetelak ez du ez heroirik ez traidorerik marrazten, historiak higatutako pertsonak deskribatzen ditu, beren sinesmenekin eta zalantzekin. Ironiaz, saminez eta une askotan umore tragikoz, Utopiaren belaunaldiak Afrikako eta mundu osoko irakurleei galdera bera luzatzen die: Zer gertatzen da amets kolektiboek errealitatearekin talka egiten dutenean?

Artículos relacionados