KEPA ANABITARTE

KEPA ANABITARTE

BIZITZA BAT HERRIARI ESKAINIA

BIDEGAIN, ENEKO

22,00 €
BEZa barne
No disponible
Editorial:
PAMIELA ARGITALETXEA
Año de edición:
2024
ISBN:
978-84-9172-410-0
Páginas:
216
Encuadernación:
Rústica
Colección:
SAIO ETA TESTIGANTZA
22,00 €
BEZa barne
No disponible
Añadir a favoritos

Kepa Anabitarte (Pasaia, 1934) Euskal Herriaren askatasun egarriak mugitu du bizitza osoan. Familia euskaldun eta abertzale batean sortu zen Trintxerpe auzoan, langileen borroken eta zapalkuntza gogorraren testuinguruan. Gazte-gaztetatik ohartu zen Euskal Herriaren menderakuntzaz, eta berehala hartu zituen ardurak, herriaren askapena helburu.

ELA sindikatuan hasi zuen ibilbide militantea, eta kartzelan egon zen hargatik. Municheko 1962ko kongresuaren ondoren, sindikatuaren lehen zatiketa handiaren eragileetako bat izan zen, herriaren askatasunera heltzeko bideei eta analisiei zegozkien funtsezko desadostasun politikoen ondorioz. ELA-berri taldeko arduradun izan zen geroztik. ESB alderdiaren sorreran ere parte hartu zuen, kooperatibismoan aritu zen, Gipuzkoako industria guneetako arduradun izan zen, Nabarralderen bultzatzaileetako bat, Orreaga iritzi taldeko kide, Gara egunkaria argitaratzen duen EKHE SA-ko lehendakari, eta abar.

Kepa Anabitarteren biografia hau Euskal Herriko azken ehun urteetako kronika politiko bat da, oroz gainetik. Bidean ezagutu dituen hainbat eta hainbat erreferentziazko laguni buruz eta gertakari politiko, ekonomiko eta kulturalez ari da liburua, bide horretan osatu duen pentsamendu politikoaren oinarriak azaltzeaz gain.

Artículos relacionados