TERRAZA DEBEKATUA

TERRAZA DEBEKATUA

HAREMEKO NESKATO BATEN ISTORIOAK

MERNISSI, FATIMA

19,50 €
IVA incluido
En stock
Editorial:
EREIN ARGITALETXEA
Año de edición:
2025
ISBN:
978-84-1093-019-3
Páginas:
324
Encuadernación:
Rústica
Colección:
LITERATURA
19,50 €
IVA incluido
En stock
Añadir a favoritos

Haurtzaroaren begiradatik idatzita, Terraza debekatuak 1940ko hamarkadako Fezeko etxe tradizional baten barrura garamatza. Emakumeen egunerokoa patioen, korridoreen eta, batez ere, teilatuko terraza misteriotsuaren inguruan antolatzen da. Fatima Mernissik, orduko neska kementsuak, galdera eta jakin-min etengabez azaleratzen ditu etxeko arauak, istorioak eta isilpeko ametsak; eta espazio horiek, itxuraz itxiak, bihurtzen dira askatasunaren eta debekuaren arteko gatazkaren eszenatoki bizi-bizi.

Memoria, umorea eta zorroztasuna uztartuz, Mernissik harreman sare konplexu eta goxo bat ehuntzen du, non emakumeek –mugak eta arauak hausteko estrategiak asmatu bitartean– indarra eta elkartasuna aurkitzen duten. Kontakizun laburrez osatutako kontakizun honek, eguneroko xehetasun txikietan oinarrituta, musulman herri baten tradizioaren barrunbeak modu argigarriz zabaltzen ditu, eta, irakurlea lekuko, desira, irudimena eta adorea bihurtzen dira itxialdiaren benetako kontrapisu. Literatura unibertsal bihurtu den istorio baten aurrean gaude: askatasunaren bila hazten ari den ahots baten jaiotza.

Artículos relacionados