- Editorial:
- ELKARLANEAN
- Año de edición:
- 2025
- ISBN:
- 978-84-1360-520-3
- Páginas:
- 240
- Encuadernación:
- Rústica
- Colección:
- LITERATURA SAILA
SAKELAKO BIHOTZAK
APELLA SANTAMARIA, JULEN
Egungo nobela bat egungo gazteriaz, milurte berriarekin bateratsu jaiotakoen Z belaunaldiaz: haien musika eta solasak, haien amodio eta denbora-pasak, haien beldurrak eta ametsak, haien parrandak eta manifak. Iniziazio-nobela bat ondu du Julen Apellak Augustin Zubikarai bekaren laguntzaz idatzitako bere estreinako narratiba-lanean, adiskide-talde bateko kideen ibilerak kontatuz, asperdura noragabearen eta bizi-minaren eferbeszentzia artean mugitzen direnak tabernetan nahiz ikasle-pisuetan. Garai baten kronika eta lagunarte baten erretratua, umore eta drama ukituak konbinatuz hainbat gairi buruzko hausnarketa dakarrena: inozentziaren galera eta identitatearen eraikuntza, gaztaroaren bitalismoa eta helduaroko erronkekiko ezinegona.