ORTUPOEMAK

ORTUPOEMAK

EDO BARATZEKO BIZTANLEEN EZKUTUKO KONTUAK

BILBAO BARRUETABEÑA, LEIRE

18,00 €
IVA incluido
En stock
Editorial:
PAMIELA ARGITALETXEA
Año de edición:
2026
ISBN:
978-84-9172-459-9
Páginas:
88
Encuadernación:
Cartoné
18,00 €
IVA incluido
En stock
Añadir a favoritos

Egunero poema bat landatzeko liburu ilustratu ederra duzu honako hau.

Baratze dibertigarri bat aurkituko duzu bertan, berrogeita sei poemaz osatua eta lau urtaroetan banatua: udazkeneko uzta, neguko baratzea, udaberriko lore eta uda zaporea. Non berdura, fruta, zuhaitz, landare eta animaliak diren bertako protagonistak.

Euskal ahozko literatura eta kontu zaharrek jasotzen zuten bezala, gauza guztiek hitz egiten zekiten garai batera garamatzate poema hauek. Eta besteak beste, naturak eskaintzen dizkigun baliabideak ezagutzea, ingurumenari errespetua, elikadura osasungarria, tradizioaren erreferentziak eta, batez ere, umore fina aurkituko dituzu liburu honetan.

«Xomorropoemak eta beste piztia batzuk» eta «Barruko hotsak eta beste soinu txiki batzuk» poema-liburu sarituen ostean, lan berri honekin harritu gaituzte Leire Bilbao, 2025eko Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala, eta Yolanda Mosquera ilustratzaileak.