HONDOAZ GALDE. BIDERAKO SINTESIAK I

HONDOAZ GALDE. BIDERAKO SINTESIAK I

SARASUA MARITXALAR, JON / ARTOLA IZAGIRRE, MIKEL

22,50 €
IVA incluido
No disponible
Editorial:
ELKARLANEAN
Año de edición:
2026
ISBN:
978-84-1360-562-3
Páginas:
240
Encuadernación:
Rústica
Colección:
EZTABAIDA
22,50 €
IVA incluido
No disponible
Añadir a favoritos

Zein dira gizakiak, nonahi eta noiznahi, bere buruari egiten dizkion galdera sakonenak? Zergatik dute gizon-emakumeek barrura eta kanpora begira jartzen dituen harago-min bat? Zertarako gaude? Zenbateraino hauteman dezakegu errealitatea? Errealitate iheskor honek badu hondo, iturri, taupada, asmo edo norabiderik?Galde-erantzunen bidez ari dira solasean liburuaren egileak. Egungo gizartean solasgai publikotik bazterturik dauden kontuez dihardute, errealitatearen hondoaz edo iturriaz, espiritualitateaz eta zientziaz, hainbat kontinentetako tradizio espiritualen emari zabalaz, egungo munduaren baldintza berriez? Zaila da arrazoiak atzeman ezin dezakeenaz gogoeta logikoak harilkatzea, eta hala ere asmo eder horri heldu diote egileek, adimenez bezainbat sentimenez, jakintza zabalaren tresneriaz eta urtetako gogoetaren esperientziaz. Liburu honetan agertzen dena elkarrizketa-sorta zabalago baten lehen alea da, zeinak ororen muineko galderaz baitihardu, sakontasuna eta arintasuna uztartzen dituen formatu batean, gairik jasoenak xume egin nahirik, urrunak hurbil, abstraktuak atsegin. Egungo espiritualtasun likidoa, erlijioen izaera eta geruzak, emari filosofikoak eta muin esanezinak, modernitateko kritika-ildoak? Asko dira liburuan zehar landuriko arloak, polemikei eta arazoei iskin egin gabe. Aro guztietan mugatu nahi izan da zertaz hitz egin daitekeen eta zertaz ez, eta hitz egin daitekeen horretaz ere ez dira gutxi zer pentsatu behar genukeen ezarri nahi diguten ahotsak. Horien ondoan, liburu honek, ausart bezain zintzo, mintzagaien irekiera bat proposatzen digu, ondoren norberak bere baitan edo komunitatean gogoeta egin dezan, askatasunez.

Artículos relacionados