- Editorial:
- IGELA
- Año de edición:
- 2026
- ISBN:
- 979-13-990116-8-5
- Páginas:
- 104
- Encuadernación:
- Rústica
EHULEAREN HILOBIA
O'KELLY, SEUMAS
"Seumas O'Kelly-ren Ehulearen hilobia nobelan, Mortimer Hehir ehule ospetsua lurperatzeko eguna iritsi da, baina inork ez daki non dagoen haren familiaren hilobia Cloon na Morav hilerri zahar eta kaotikoan. Bi agure tematiren eztabaidak, bi lurperatzaileren pazientziak eta alargun gaztearen isiltasun kezkatiak osatzen dute heriotzaren inguruko erritu bitxi eta gizatiarra: hilarri artean galduko dira oroimenen eta eztabaiden labirintoan. Umore beltzez eta poesia gordinez josita, komunitate baten memoria ahulari buruzko alegia bikaina da kontakizun hau. Hilobi baten bilaketak herri oso baten arima azaleratzen du.
Eleberri labur hau Irlandako literaturako altxor ezkutuenetako bat da. OKellyk maisuki uztartzen ditu egoera groteskoa eta samurtasuna, ahozko tradizioaren musika eta giza miseriaren absurdoa. Seumas OKellyren maisulan honek heriotzaz eta ahanzturaz hitz egiten du, bizitasun harrigarriz."
Liburua den istorio multzotik, badira bi garapen luzeagoa dutenak eta bereiz aztertzea merezi luketenak: «Lore zuriak saguzarrentzat» eta «Tximeleten mihia». Bigarrena da noski ezagunena, baina hartan oinarrituriko filmarengatik batez ere. Besteak ere emango luke gaia beste film baterako (galiziar noir bat): narkotrafikoaren kontuek badute 1936koen paretsuko irudimen-tira bizia garai berriagootan."